“EMETIK” bertso-jabareta + “ARROTZ BEGI” bertso trama Amarako Kulturetxean!

20060621185157-emetik.jpg
Ernest Lluch Kultur Etxeak , Erakusleihoa programaren barruan, egingo diren bi bertso ikuskizunen berri eman nahi dizue. Lehena, "Emetik" bertso-kabareta, Ekainaren 20an izango da eta, bigarrena, "Arrotz begi" bertso-trama, Ekainaren 22an. Ekitaldi biak arratsaldeko 19:30etan hasiko dira kultur etxeko areto nagusian (Anoeta Estadioko 7 eta 8 ateen artean) eta sarrera doakoa izango dute.

Hiru emakume bertsolariren saio esperimentala da "Emetik" bertso-kabareta. Askotariko emanaldia, koloretsua, gordina, umoretsua eta pikantea. Taberna giroan, kabareten izpiritua bere eginez, entzuleei une entretenigarria eskaini eta emakumeen ahotsak eta bizipenak bertsotan ematea du helburu. Emanaldia girotzeko, eszenografia, musika, olerkiak, antzerki elementuak eta bestelakoak baliatuko dituzte. Partaideak Iratxe Ibarra, Onintza Enbeita eta Oihane Perea dira.

"Arrotz begi", Donostian estreinatuko den bertso-trama, honela hasten da:

"Egia osoa esan behar dizuet. Ni ez naute zuen artera erakarri goseak edo jazarpen politikoak, horiek biak eguneroko ogia badira ere nire aberrian. Ezta gure erlijio nagusiaren agindu zorrotzak ere. Are gutxiago inolako gerra santurik zuen aurka pizteko asmo ezkutua. Egia esango dizuet: neure mendialdeko herrixkan ezagutu nuen euskaldun baten begi ederrek gidatu naute zeuen arteraino..."

Karlos del Olmo idazle eta itzultzailearen gidoi batetik abiatuta, narratzaile, musikari eta bat-batean arituko diren bi bertsolarik emango diote bizitza Marokotik abiatu eta hona datorren lagun bati.

Bi bertso-emanaldi hauek amaiera emango diote denboraldi honi, baina Urrian asmo berdintsuekin bueltatuko gara. Erakusleihoa 2004ko Urtarrilean abiatu zen programa bat da, esperimentazio esparrutik gertu dauden formatu txikiko ikuskizunak aurkezteko asmoz. Ekaineko birekin batera, 19 emanaldi izan dira bi urte eta erdi hauetan.
21/06/2006 17:51

Comentarios » Ir a formulario

No hay comentarios

Añadir un comentario




No será mostrado.






9cDR es rüido bLando!

9cDR... es un blog y archivo digital sobre infracultura callejera contemporanea, escenas juveniles,y antropología de la internet. Además es un sello discográfico, agencia de safaris sociales, y asociación de explorador@s y artist@s urban@s. Estamos afincad@s en la Euskal Hiria más contemporanea, cosmopolita e internacionalista!
www.9cDR.tk
www.9cdr.esguay.com

Temas

Archivos

Enlaces

  • http://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/2.5/es/
  • http://www.fusionanomaly.net
  • http://www.archive.org
  • http://placida.blogia.com/
  • http://palabra.nireblog.com/
  • http://www.ubu.com/
  • http://www.arteleku.net/4.1/blog/laburrak/?page_id=115
  • http://www.wikipedia.org/
  • http://www.ekosystem.org/
  • http://www.feministaldia.net
  • http://www.sindominio.net/ash/
  • http://netlach.org/
  • http://www.street-zinema.net
  • http://www.flickr.com/photos/9cdr/show/
  • http://masterkas.nireblog.com/
  • http://www.soundclick.com/bands/pageartist.cfm?bandID=406189
  • http://www.soundclick.com/bands/pagemusic.cfm?bandID=514656
  • http://www.perros-callejeros.info/
  • http://www.adfreeblog.org
  • http://street-zinema.blogspot.com/2007/01/crnica-de-la-presentacin-de-calle.html
  • http://www.gatza.org
  • http://www.thevideojunkie.com/s8/
  • http://www.soundclick.com/gris
  • http://www.soundclick.com/mischacanibal
  • http://9cdr.blogia.com/enlaces/
  • http://aerosolblog.blogspot.com/
  • http://nopropaganda.blogspot.com
  • http://www.nedstatbasic.net/s?tab=1&link=1&id=3624486


Suscrí
bete a este blog. RSS 2.0 Este Blog ha sido creado con Blogia. Ver derechos de autor . Estadísticas. Admin. [Blogia colabora con iCities, 1001 relatos y el I Encuentro Rural de Blogs.]